217. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARATZURI

2-327. lurzatia soberako lurzati kalifikatzea

Aratzuriko Kontzejuak, 2020ko irailaren 11n egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea soberako lurzati kalifikatzea 2-327. lurzatiaren lursail zati bat (157,51 m²), zuzenean saltzeko 2-438. lurzati mugakidearen jabeari.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten. Hori guztia, jarraikiz xedatutakoari Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 102. eta 103. artikuluetan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 10. eta 12. artikuluetan (urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendu hori).

Aratzurin, 2020ko irailaren 14an.–Kontzejuko burua, M.ª Alicia García Esparza.

Iragarkiaren kodea: L2010581