217. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANARATXE

Udal erregelamendu organikoa.
Hasierako onespena

Aranaratxeko Udalak, 2020ko irailaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Aranaratxeko Udalaren erregelamendu organikoa, aldez aurretik kontsulta publikoa eginik, jasotzeko herritarren iritzia, bai eta erregelamenduaren eragina jasan dezaketen ordezkaritza handieneko erakundeena ere.

Onetsitako erregelamendua jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuarekin.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, erregelamendua behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Aranaratxen, 2020ko irailaren 16an.–Udalburua, Marta Pérez de Albéniz Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L2010649