217. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

360/2020 EBAZPENA, irailaren 7koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana. Honen bidez baimen berri bat ematen zaio Iruñeko “Creanavarra” atzerriko ikastetxe pribatuari, ikaspostuen kopurua aldatzeagatik.

Carolina Beperet Liberal andreak, “Creanavarra Centro Superior de Diseño, Sociedad Limitada” entitatea ordezkatuz, elkarte hori baita Iruñeko “Creanavarra” atzerriko ikastetxearen titularra, baimena eskatu du murrizteko, 60tik 30era, BTEC Level 5 Higher National Diploma in Art and Design (Product Design) programan baimendutako ikaspostuen kopurua, eta handitzeko, 30etik 60ra, BTEC Level 5 Higher National Diploma in Creative Media Production (Visual effects) programan baimendutako ikaspostuen kopurua.

“British Council en España” erakundeak emandako ziurtagiria ikusirik, zeinean esaten baita eskatutako ikasketek balio eta aitorpen osoa daukatela Erresuma Batuan.

Ikusirik Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak txostena eman duela, eskatutako ikaspostu kopuruaren aldaketaren aldekoa.

Espainian dauden ikastetxe atzerritarren araubideari buruzko maiatzaren 28ko 806/1993 Errege Dekretuaren 16. artikuluan ezarritakoa kontuan harturik.

Errege dekretu horren 16. artikuluan ezarritakoaz baliatuz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak proposaturik,

EBAZTEN DUT:

1. Baimena ematea Iruñeko “Creanavarra” atzerriko ikastetxe pribatuari (ikastetxe kodea: 31014633), murrizteko, 60tik 30era, BTEC Level 5 Higher National Diploma in Art and Design (Product Design) programako ikaspostuen kopurua, eta handitzeko, 30etik 60ra, BTEC Level 5 Higher National Diploma in Creative Media Production (Visual effects) programako ikaspostuen kopurua, ondorioak 2020-2021 ikasturtetik aurrera izateko; horrenbestez, ikastetxeari baimen berri bat ematen zaio, modalitate presentzialean ematen dituen atzerriko irakaskuntzetako programetan ikaspostuen kopurua aldatu delako.

2. Ikastetxearen datu hauek inskribatuko dira Nafarroako Gobernuko Unibertsitateaz Kanpoko Ikastetxeen Erregistroan:

–Ikastetxearen kodea: 31014633.

–Titularra: Creanavarra Centro Superior de Diseño, Sociedad Limitada.

–Izen generikoa: atzerriko ikastetxe pribatua.

–Berariazko izena: Creanavarra.

–Helbidea: Larrabide kalea 17-19.

–Herria: Iruña.

–Udalerria: Iruña.

–Modalitate presentzialean baimendutako ikasketak: Erresuma Batuko hezkuntza sistemako goi mailako hezkuntza esparruaren parte diren hurrengo ikasketa programak, “Bussiness and Technician Education Council (BTEC)” kontseiluaren zenbait titulu lortzera daramatenak (“Higher National Diploma”), adierazten den ikaspostu kopuruarekin:

–“BTEC Level 5 -Higher National Diploma Graphic Design: (Graphic Design)”: 30 ikasle.

–“BTEC Level 5-Higher National Diploma in Art and Design (Fashion)”: 30 ikasle.

–“BTEC Level 5-Higher National Diploma in Art and Design (Interior Design)”: 30 ikasle.

–“BTEC Level 5-Higher National Diploma in Art and Design (Product Design)”: 30 ikasle.

–“BTEC Level 5-Higher National Diploma in Creative Media Production (Visual Effects)”: 60 ikasle.

–“BTEC Level 5-Higher National Diploma in Creative Media Production (Game Development)”: 60 ikasle.

–Baimendutako ikasleak: espainiarrak eta atzerritarrak.

3. Gogorarazi beharra dago ezen, 806/1993 Errege Dekretuaren 16. artikuluarekin bat, ikastetxeko entitate titularrak behar den baimena eskatu beharko diola departamentu honi, “British Council en España” erakundearen ziurtagiria eta izandako aldaketaren frogagiria aurkeztuta, baldin eta ikastetxearen konfigurazioa aldatu nahi bada eta horrek ebazpen honen 3. atalean ezarritako erregistro datuak aldatzea ekartzen badu, edo instalazioak aldatu nahi badira.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau ikastetxearen titularrari jakinaraztea, eta aditzera ematea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

6. Ebazpen hau igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Lanbide Heziketako Zerbitzura, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura; Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Atalera, Ikasketak Antolatzeko Atalera eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora.

Iruñean, 2020ko irailaren 7an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

Iragarkiaren kodea: F2010511