217. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

359/2020 EBAZPENA, irailaren 7koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Mutiloako (Aranguren) “Luis Amigó” Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen duena, batxilergoko unitate eta ikaspostuen kopurua handitu delako eta horrek ikastetxeak har dezakeen ikasle kopurua aldatzea eragiten duelako.

José Manuel Durá Cervera jaunak, erlijioso hirugarrendar kaputxinoen kongregazioa ordezkatuz, elkarte hori baita Mutiloako “Luis Amigó” Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren entitate titularra, baimena eskatu du Batxilergoko beste lerro bat ezartzeko behin betiko, eta hori dela-eta behar den espedientea bideratu da.

Ikusirik Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak emandako aldeko txostena, non adierazten baita ikastetxearen instalazioak indarrean dagoen legeriarekin bat datozela.

Kontuan harturik uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuan xedatutakoa, bertan ezartzen baita zein den Nafarroako Foru Komunitatean unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxe pribatuak baimentzeko prozedura.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak proposaturik,

EBAZTEN DUT:

1. Mutiloako (Aranguren) “Luis Amigó” Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren (ikastetxe kodea: 31000580) baimena aldatzea, 2020-2021 ikasturte hasieratik aurrera ondorioak izateko, batxilergoko unitate eta ikaspostuen kopurua handitu delako, bi lerro izatetik hiru izatera; horrek esan nahi du ikastetxeak guztira 6 unitate izanen dituela baimenduta batxilergoan, eta gehienez ere 210 ikaspostu. Handitzea pixkanaka eginen da: 1. unitate gehigarria 2020-2021 ikasturtean hasiko da jardunean eta 2. unitate gehigarria 2021-2022 ikasturtean.

2. Esan behar da ikastetxearen osaketa baimenduta, horren ondorioz, hau izanen dela:

a) Haur Hezkuntzako bigarren zikloa: 12 unitate, gehienez ere 300 ikaspostu.

b) Lehen Hezkuntza: 24 unitate, gehienez ere 600 ikaspostu.

c) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 16 unitate, gehienez ere 480 ikaspostu.

d) “Zientziak eta Teknologia” eta “Giza eta Gizarte Zientziak” modalitateetako Batxilergoa: 6 unitate, gehienez ere 210 ikaspostu.

3. Gogoraraztea ezen, ikastetxe itundua denez, ebazpen honen bidez baimentzen diren unitate berriak abian jartzeko bete beharko dela itunei buruzko legediak horretaz xedatutakoa.

4. Ebazpen hau ikastetxearen titularrari jakinaraztea, eta aditzera ematea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

5. Ebazpen hau igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalera eta Nafarroako Gobernuko Unibertsitateaz kanpoko Ikastetxeen Erregistrora.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2020ko irailaren 7an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

Iragarkiaren kodea: F2010512