215. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLORITZ

Alkatetzaren eskumenak beste baten esku uztea

Olorizko Udalak, Alkatetzaren 2020ko irailaren 5eko 2020-0031 Ebazpenaren bidez, eskumenak eskuordetu zituen ondotik zehazten den bezala:

“Lehendabizikoa.–José Javier Armendáriz Recalde alkateordearen esku uztea Alkatetzaren eskudantzia baten erabilera, hots, espediente bat tramitatu eta ebazteari buruzko eskumenarena, Alkatetzak horretan abstenitu beharra duenean, bat etorriz Araubide Juridiko Erkideari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearekin, Administrazioari buruzko Foru Legearekin eta Nafarroako Kontratu Publikoei buruko Foru Legearekin.

Bigarrena.–Eskuordetuari ezartzea egiten duen kudeaketaren eta ematen dituen xedapenen berri eman beharra diola, gero, Alkatetza honi, hala eskatzen zaion aldiro; eta aldez aurretik, berriz, munta duten erabakietan, aurreikusten den bezala Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 115. artikuluan (erregelamendu hori onetsi zen azaroaren 28ko 2 568/1986 Errege Dekretuaren bitartez).

Hirugarrena.–Ezartzea inguruabar hori adieraziko duela espresuki eskuordetuak bere eskudantziak erabiliz ematen dituen egintzetan, eta Udal honetako Alkatetzak egintzat hartuko direla.

Nolanahi ere, organo eskuordetuari ahalmena ematen zaio berak emandako egintzen kontra jarritako berraztertzeko errekurtsoak ebazteko.

Laugarrena.–Ebazpen hau eskuordetuari jakinaraztea.

Bosgarrena.–Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren egoitza elektronikoak eta iragarki-taulan.

Seigarrena.–Eskuordetzaren edukiaren berri ematea Udalbatzako Osoko Bilkurari, egiten duen hurrengo bilkuran.

Zazpigarrena.–Ebazpen honetan ezarri ez den guztian zuzenean aplikatzea alkatearen eskumenak eskuordetzan emateko arauak, aurreikusten direnak Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legean eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduan (erregelamendu hori onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez), ordezkaritza dela-eta arau horietan ezartzen diren erregelei dagokienez.”

Oloritzen, 2020ko irailaren 10ean.–Alkatea, José Francisco Aoiz Aranguren.

Iragarkiaren kodea: L2010561