215. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA

Udal eraikinetako gelen erabilera arautzen duen udal ordenantza. Hasierako onespena

Basaburuko Udalak, 2020ko irailaren 9an, hasiera batez onetsi zuen udal eraikinetako gelen erabilera arautzen duen udal ordenantza.

Ordenantza hori jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onetsita geldituko da, eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.

Basaburuan, 2020ko irailaren 11n.–Alkatea, Esther Lacasta Perez Ilzarbe.

Iragarkiaren kodea: L2010564