215. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

2020ko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketak egiteko espedientea. Onespena. Bosgarren aldaketa. Aparteko kreditua sortzea

Azken aste eta hilabeteetan, gure gizartean inoiz ez bezalako osasun-krisi baten inpaktua jasaten ari gara, maila guztietan, COVID-19ak sorturiko pandemiaren ondorioz. Aurreikusten da larriak izanen direla oso krisi horren ondorio ekonomiko eta sozialak, eta erakundeentzat nahiz gizartearentzat erronka handia ekarriko dutela, maila guztietan.

Horregatik, ezinbestekoa da administrazio publiko guztiek neurriak hartu eta abian jartzea, krisi horren ondorio negatiboei aurre egiteko; izan ere, gure gizarteak aurreko ekonomia krisi hondagarria guztiz gainditu baino lehen iritsi da.

Toki entitateen eskumen eremuaren barnean, Artaxoako Udalak beharrezkotzat jo du premiazko neurri azkarrak bultzatzea inpaktu horiek minimizatzeko.

Horrenbestez, onetsiko da laguntzak emateko deialdia, xede duena aurreneko premiazko neurri batzuk ezartzea COVID-19aren krisiak sorturiko ondorio ekonomikoei aurre egiteko, neurri horien bidez Artaxoako udalerriko jarduera ekonomikoa bultzatzearren, herriko negozioei eta ekoizpen jarduerei likidezia emanez, eta lagunduz enpresa betebeharrak bete ditzaten, enpleguak manten ditzaten eta diru-sarreren murrizketa arindu dakien.

Asmoa da sostengua ematea langile autonomoei, mikroenpresei eta enpresa txiki eta ertainei, COVID-19aren krisiak eragindako inpaktua minimizatzeko, eta erdiesteko, osasun krisia bukatutakoan, udalerriko ekonomia ahalik eta lasterren suspertzea.

Oraingoz horretarako partidarik ez dagoenez, baina beharrezko akordioak hartu behar dira, hura gaitzeko.

GASTUAK:

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA

“COVID-19ak sorturiko osasun-krisiaren ondorio ekonomiko kaltegarriei aurre egiteko laguntzak”

23.000,00

Aldaketak, guztira

23.000,00

Finantzabideak:

–Beheititutako gastuak.

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA

1 3321 4820002

Artaxoako historiari buruzko topaketa

-17.000,00

1 3340 22799

Kultur Batzordea

-6.000,00

Finantzabideak, guztira

23.000,00

Aldaketa hau egin da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 210. artikuluan eta ondokoetan xedatuarekin bat.

Artaxoan, 2020ko uztailaren 31n.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L2010704