215. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

265/2020 FORU AGINDUA, abuztuaren 17koa, Eskubide Sozialetako Departamentuko kontseilariak emana, adineko pertsonak 2019ko azaroaren 1etik 2020ko urriaren 31ra arte jantokietara joateko dirulaguntzen deialdiko gastu-baimena handitzen duena. DDBN: 482164.

Eskubide Sozialetako kontseilariak azaroaren 15ean emandako 166/2019 Foru Aginduaren bidez, adineko pertsonak 2019ko azaroaren 1etik 2020ko urriaren 31ra bitarte jantokietara joateko laguntza ekonomikoen deialdia onetsi zen, eta 45.000 euroko gastua baimendu zen “Jantokietarako dirulaguntza” izeneko aurrekontu-partidaren kargura.

Gastu-baimen horretan ezartzen da “Jantokietarako dirulaguntza” izeneko partida edo 2020ko Gastu-aurrekontuetan horretarako gaitzen den antzeko partida erabiltzeko, kreditu aski egon behar dela bertan.

Programen eta Dirulaguntzen Kudeaketaren Atalak egindako txostena ikusirik, non aztertzen baita gastu-baimena handitzea 2020ko aurrekontuetako “Jantokietarako dirulaguntza” izeneko 20005 93100 4809 231B02 partidaren kargura.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 14ko 92/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Eskubide Sozialetako Departamentuko kontseilariaren azaroaren 15eko 166/2020 Foru Aginduan onetsitako gastu-baimena 5.000,00 euro handitzea, 2020ko aurrekontuetako “Jantokietarako dirulaguntza” izeneko 920005 93100 4809 231B02 partidaren kargura. Foru agindu horren bidez, adineko pertsonak 2019ko azaroaren 1etik 2020ko urriaren 31ra bitarte jantokietara joateko laguntza ekonomikoen deialdia onetsi zen.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau igortzea Programen eta Dirulaguntzen Kudeaketaren Atalera, Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Ataleko Kontabilitate Zentrora, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazio Aferetarako Bulegora eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko abuztuaren 17an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, M.ª Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F2009388