215. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

70/2020 FORU DEKRETUA, irailaren 16koa, zeinaren bidez María Esther Ramos Alcázar andrea izendatzen baita Tuterako 1. Erregistroko titular.

Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak 2020ko martxoaren 2an emandako Ebazpenaren bidez (martxoaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), 306. lehiaketa arruntaren deialdia egin zen jabetza-erregistroak, merkataritza-erregistroak eta ondasun higigarrien erregistroak betetzeko.

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 52.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, Nafarroako Gobernuari dagokio Foru Komunitatean aritu behar duten jabetzaren eta merkataritzaren erregistratzaileak izendatzeko eskumena.

Agindu horretan ezarritakoa betetzeko, Justizia Ministerioko Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak deitutako lehiaketaren espedientea igorri dio Nafarroako Gobernuari, baita aipatu zuzendaritza nagusiaren 2020ko irailaren 1eko Ebazpena ere, lehiaketa hori ebazten duena (irailaren 8ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Bidezko da, hortaz, Tuterako 1. Erregistroko titularra izendatzea, Justizia Ministerioak egindako proposamenari jarraituz.

Horrenbestez, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta bat etorriz Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeiko irailaren hamaseian egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. María Esther Ramos Alcázar andrea izendatzea Tuterako 1. Erregistroko titular.

2. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Foru dekretu hau jakinaraztea interesdunari, Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko buruari.

Iruñean, 2020ko irailaren 16an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilaria, Eduardo Santos Itoiz.

Iragarkiaren kodea: F2010673