214. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, udaltzain-agenteen 30 lanpostu betetzeko. Izendapena

Ikusirik hala Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari-kudeatzailearen ebazpenak nola kalifikazio-epaimahaiaren akta, Iruñeko Udaltzaingorako 30 udaltzain-lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiarena, 2019ko 111. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 10ekoan, argitaratua, eta deialdiaren zortzigarren oinarriarekin bat, honako hau erabakitzen da:

Lehena.–Iruñeko Udaltzain izendatzea honako izangai hauek, lanpostu huts hauek esleituta:

–Francisco Javier Ugarte Aguinaga. Plaza zk.: 1-304300-8.

–Iñigo Santesteban Azpiroz. Plaza zk.: 1-304300-28.

–Carlos Gómez Leone. Plaza zk.: 1-304300-233.

–Daniel Erdozáin Reta. Plaza zk.: 1-304300-245.

–Mikel Domiguez Goikoetxea. Plaza zk.: 1-304300-257.

–Roberto Espiga Lasa. Plaza zk.: 1-304300-261.

Bigarrena.–Izendatuek hilabeteko epea izanen dute jabetza hartzeko, erabaki hau jakinarazten denetik aitzina. Behin betiko destinoen aukeraketa geroratu egiten da tramitazioaren zain dagoen lekualdaketa-lehiaketaren emaitzak izan arte.

Hirugarrena.–Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

Iruñean, 2020ko irailaren 14an.–Tokiko Gobernu Batzordeko idazkaria, Ana María Elizalde Urmeneta.

Iragarkiaren kodea: L2010655