214. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

340/2020 EBAZPENA, abuztuaren 27koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Iruñeko “The British School of Navarra” ikastetxe pribatuaren irekierarako eta funtzionamendurako baimena aldatzen duena, eskaintzen dituen irakaskuntzak aldatzeagatik.

Laura González Tajadura andreak eskaera bat aurkeztu du, “British School of Navarra SL” entitatearen izenean, ikastetxeko titular den aldetik, ikastetxearen baimena aldatu eta bertan Ingalaterrako curriculum nazionaleko “Pre-nursery” mailatik (2-3 urte) “Year 13” mailara (17-18 urte) bitarteko irakaskuntzak ematea baimendu diezaioten; horretarako Espainiako British Councilek emandako egiaztagiri berria aurkeztu du, bertan adierazita ikastetxeak baimena eskuratzeko betekizunak betetzen dituela.

“British Council en España” entitateak ziurtagiria eman du, zeinak adierazten baitu ikastetxearen instalazio berriak Gorraitzen (Ardazko bidea, 5) daudela, Eguesibarren, eta baldintzak betetzen dituztela Ingalaterrako curriculum nazionaleko “Pre-Nursery” mailatik (2-3 urte) “Year 13” mailara (17-18 urte) bitarteko baimen osoa lortzeko.

Ziurtagiri horrek 2023ko urrira arte du balioa, orduan eginen baita ikastetxearen hurrengo ikuskapena.

Espainian dauden ikastetxe atzerritarren araubideari buruzko maiatzaren 28ko 806/1993 Errege Dekretuan ezarritakoa kontuan harturik.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak proposaturik,

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea Iruñeko “The British School of Navarra” ikastetxe pribatuak irekitzeko eta funtzionatzeko duen baimena, halako moduz non ikastetxeak baimena baitu bertan irakaskuntzak emateko “Pre-nursery” mailatik (2-3 urte) “Year 13” mailara bitarte (17-18 urte), osotara 480 ikaspostu dituelarik, gehienez.

2. Ohartaraztea ikastetxeko entitate titularrak baimena eskatu beharko duela berriro, 2023ko urriaren 31 baino hiru hilabete lehenago, gutxienez. Eskaerarekin batera 806/1993 Errege Dekretuaren 14.2 artikuluan adierazten den dokumentazioa aurkeztu beharko da.

3. Ikastetxeari gogoraraztea beste ziurtagiri bat eskatu beharko duela British Councilek emandako azken ziurtagirian ezarritako ikaspostu kopurua gaindituko bada, eta bertan berretsi beharko da 2018ko irailaren 6an instalazio-aldaketak hartaratuta eman zen ziurtagirian baimendutako gehieneko ikaspostu kopurua.

4. Aurrerantzean, honako hauek izanen dira ikastetxearen erregistro datuak:

–Ikastetxearen kodea: 31013653.

–Ikastetxearen izen generikoa: Espainiako eta atzerriko ikasleentzako atzerriko ikastetxe pribatua.

–Ikastetxearen berariazko izena: “The British School of Navarra”.

–Titularra: “British School of Navarra SL”.

–Helbidea: Ardazko bidea, 5

–Herria: Gorraitz.

–Udalerria: Eguesibar.

–Baimendutako ikasketak: Ingalaterrako eta Galesko curriculum nazionaleko “Pre-Nursery” (2-3 urteko adina) mailatik “Year 13” (17-18 urteko adina) mailara bitarteko ikasketak, gaztelaniarekin eta kultura espainiarrarekin osatuak.

–Gehienez ere 480 ikaspostutarako baimena ematen da.

–Baimendutako ikasleak: espainiarrak eta atzerritarrak.

5. Gogoratu beharra dago, egindako ikasketak onartzeko, unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako atzerriko titulu eta ikasketen homologazio eta baliozkotzeari buruzko araudian xedatutakoa hartuko dela kontuan, 806/1993 Errege Dekretuaren 8. artikuluan ezarritakoarekin bat.

6. Ohartaraztea ezen, ebazpen honen 2. atalean ezarritakoa galarazi gabe, eta 806/1993 Errege Dekretuaren 16. artikuluarekin bat, ikastetxeko entitate titularrak behar den baimena eskatu beharko diola departamentu honi, “British Council en España” entitatearen ziurtagiria eta izandako aldaketaren frogagiriak aurkeztuta, baldin eta ikastetxearen konfigurazioa aldatu nahi bada eta horrek ebazpen honen 4. atalean ezarritako erregistro datuak aldatzea ekartzen badu, edo instalazioak aldatu nahi badira.

7. Ohartarazi behar da, halaber, ikastetxeak Nafarroako Gobernuko Ikastetxeen Erregistroan duen inskripzioa deuseztatu, baliogabetu edo aldatzen ahalko dela, bidezkoa denaren arabera, titular interesdunari entzun ondoren, baldin eta inskripzioaren oinarri izandako funtsezko baldintzak aldatzen badira edo maiatzaren 28ko 806/1993 Errege Dekretuan eta gainerako arau aplikagarrietan xedatutakoa urratzen bada, errege dekretu horren 17. artikuluak ezarritako moduan.

8. Ebazpen hau ikastetxearen titularrari jakinaraztea, eta aditzera ematea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

9. Ebazpen hau Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Hezkuntza Azpiegituren Zerbitzura, Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Atalera, Ikasketak Antolatzeko Atalera eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora igortzea.

10. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2020ko abuztuaren 27an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

Iragarkiaren kodea: F2010140