214. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

339/2020 EBAZPENA, abuztuaren 27koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ireki eta jarduteko baimena ematen baitzaio Asteraingo “El Trisqual” izeneko kirol irakaskuntzetako ikastetxe pribatu baimenduari, hartan eman daitezen hasierako eta azkeneko prestakuntza zikloak, irakaskuntza hauetan: “Jauzi, Heziera eta Lehiaketa Osoa Diziplina Hipikoak” espezialitateko erdi mailako kirol irakaskuntzak.

“El Trisqual SLU” enpresak (IFK: B71258610; Helbidea: Kale Nagusia 3, atikoa, Atarrabia) eskaera egin zuen administrazio baimena eman zekion Asteraingo “El Trisqual” kirol ikastetxea irekitzeko eta martxan jartzeko, hartan eman daitezen hasierako eta azkeneko prestakuntza zikloak, irakaskuntza hauetan: “Jauzi, Heziera eta Lehiaketa Osoa Diziplina Hipikoak” espezialitateko erdi mailako kirol irakaskuntzak. Ikusirik eskaera hori dela-eta instruitu den espedientea.

Ikusirik Lanbide Heziketaren Zerbitzuak, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak aldeko txostenak eman dituztela.

Ikusirik zer ezartzen den Nafarroako Foru Komunitatean araubide bereziko kirol ikasketen antolamendua eta garapena arautzen dituen abenduaren 28ko 248/2011 Foru Dekretuaren 31. artikuluan eta hurrengoetan.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak proposaturik,

EBAZTEN DUT:

1. Ireki eta jarduteko baimena ematen zaio Asteraingo “El Trisqual” izeneko kirol zentroari, hartan eman daitezen hasierako eta azkeneko prestakuntza zikloak, irakaskuntza hauetan: “Jauzi, Heziera eta Lehiaketa Osoa Diziplina Hipikoak” espezialitateko erdi mailako kirol irakaskuntzak.

2. Adieraztea ezen ikastetxearen datu hauek inskribatuko direla Nafarroako Gobernuko Unibertsitateaz Kanpoko Ikastetxeen Erregistroan:

–Ikastetxearen kodea: 31014990.

–Titularra: “El Trisqual SLU” (IFK: B71258610).

–Izen generikoa: Kirol irakaskuntzetako ikastetxe pribatu baimendua.

–Berariazko izena: “El Trisqual”.

–Helbidea: A-12 autobia (Iruñea-Logroño), 9. irteera.

–Herria: Asterain.

–Udalerria: Zizur zendea.

–Baimendutako irakaskuntzak: erdi mailako kirol irakaskuntzetako hasierako eta azkeneko prestakuntza zikloak, “Jauzi, Heziera eta Lehiaketa Osoa Diziplina Hipikoak” espezialitatean.

–Baimendutako gehieneko osaera: 2 unitate (1 hasierako zikloan eta 1 azkenekoan). Gehienez 20 ikasle izanen dira ziklo bakoitzean.

3. Gogoratu beharra dago ezen ikastetxearen titularrak ikastetxearen baimenaren aldaketa edo baimen berria eskatu beharko duela, baldin ikastetxearen erregistroko datuak, ebazpen honen 3. apartatuan jasotakoak, aldatzen badira edo instalazioak aldatzen badira, abenduaren 28ko 248/2011 Foru Dekretuaren 34. artikuluan ezartzen den moduan.

4. Ohartaraztea ezen ikastetxearen baimena iraungiko dela abenduaren 28ko 248/2011 Foru Dekretuaren 35. artikuluan ezarritako kasuetan.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Ebazpen hau ikastetxearen titularrari jakinaraztea, eta aditzera ematea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

7. Ebazpen hau igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzura, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura, Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Atalera, Ikasketak Antolatzeko Atalera eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora.

Iruñean, 2020ko abuztuaren 27an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

Iragarkiaren kodea: F2010141