214. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 22a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2020-O-762

Zinarreka SLk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Zinarreka SL.

Xedea: Hegazti granja bat handitzea.

Ur-ibilgua: Arga ibaia.

Alderdia: Otsabia.

Udalerria: Ibero-Oltza Zendea (Nafarroa).

Eskatutako jarduketaren xedea da bi nabe eraikitzea, oinean 120 x 16 metroko neurrikoak, hegaztien ustiategi baterako, Iberoko 4. poligonoko 283. lurzatian, Arga ibaiaren ezkerreko aldean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko irailaren 7an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2010257