214. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 22a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2019-O-860

Endika Osacar Arellano jaunak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Endika Osacar Arellano.

Xedea: zaldi-ustiategi bat eraikitzea.

Ur-ibilgua: Ultzama ibaia.

Alderdia: Zumedia.

Udalerria: Sorauren-Ezkabarte (Nafarroa).

Eskatutako jarduketaren xedea da abeltzaintzako ustiategi bat eraikitzea 20 zaldi, behor eta moxalen lojamendu eta aterperako, Soraurengo 14. poligonoko 708. lurzatian, Ultzama ibaiaren ezkerraldean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko irailaren 7an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2010256