214. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 22a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2017-A-97

M.ª Encarnación Lecumberri Vera eta Juan M.ª Lecumberri Vera jaun-andreek honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendua eskatu dute:

Ur-ibilgua: Itzaga erreka.

Hargunearen udalerria: Ibargoiti (Nafarroa).

Hargunearen tokia: UTM ETRS89 (625234, 4727253), proiekzio-eremua: 30.

Erabileraren xedea: ureztatzea.

Erabileraren tokia: Ibargoitiko 12. poligonoko 227. lurzatia (Nafarroa).

Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean (l/s): 0,003.

Gehieneko bolumena urtean: 30 m³.

Aprobetxamenduaren xedea da ura zuzenean hartzea Itzaga errekatik, eskuinaldetik, motoponpa baten bidez; uneko gehieneko emaria 0,45 litrokoa da segundoko. Motoponpak PVC-zko 40 mm-ko mahuka baten bidez bulkatuko du ura, ureztatu beharreko lurzatian dauden erregulazio biltegietaraino (bakoitza m³ batekoa). Ura maiatzetik abuztura bitarte hartuko da, bi hilabeteak barne, 0,04 hektareako baratzea ureztatzeko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan. Horretarako, hitzordua eskatu beharko da aldez aurretik 976 711 000 telefonoan edo informacionalciudadano@chebro.es helbide elektronikoan.

Zaragozan, 2020ko uztailaren 3an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2010124