214. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

2020ko 5. eta 6. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2020ko 189. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 25ean, aurrekontuan egin aldaketak hasiera batez onesten dituen erabakia, eta inork ez duenez erreklamaziorik aurkeztu, erabaki hori behin betikoa bilakatu da. Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Hona hemen aldaketaren eta finantzaketaren laburpena:

5/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Aparteko kreditua

Sortzen den partida, GASTUAK:

1.3420.6330001.–Igerilekuetako ekipamendua hornitzea: 8.727,00 euro.

Guztira: 8.727,00 euro.

Aldaketa hori honako honen bidez finantzatuko da:

–Diruzaintzako 2019ko gerakin likidoa sartzea: 8.727,00 euro.

Guztira: 8.727,00 euro.

6/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Aparteko kreditua

Sortzen den partida, GASTUAK:

1.3420.6330002.–Kanpoko igerilekuetan analizagailuak jartzea: 16.518,00 euro.

Guztira: 16.518,00 euro.

Aldaketa hori honako honen bidez finantzatuko da:

–Nafarroako Gobernuaren kapital transferentzia, erabilera librekoa, 750.8008 partida: 16.518,00 euro.

Guztira: 16.518,00 euro.

Sesman, 2020ko irailaren 16an.–Alkatea, M.ª Rosario Echávarri Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L2010697