214. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean

Los Arcosko Udalak, 2019ko urriaren 21ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Los Arcosko udalerriko balorazio txostenaren berriskupen-proiektua.

Balorazio txostenaren berrikuspen-proiektua jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarritakoarekin.

Jendaurreko aldi horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan eta www.losarcos.es Udalaren web-orrian, kontsultatu ahal izateko; interesdunek epe horretan bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu ahalko dituzte.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Los Arcosen, 2020ko irailaren 4an.–Alkate udalburua, Javier Chasco Abaigar.

Iragarkiaren kodea: L2010214