214. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

2020ko 2. aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Udalak, 2020ko uztailaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen bigarren aldaketa egitea udal aurrekontuan. Zegokion ediktua 2020ko 177. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 11n. Jendaurreko epea inork erreklamaziorik egin gabe iragan denez, aldaketa hori behin betiko onetsirik gelditu da, 2/1995 Foru Legean xedatuari jarraikiz.

Espedientean jasotako aldaketa horiek eginda, ukitutako kapituluetan honako kontsignazio hauek gelditu dira:

GASTUAK:

2. kapitulua.–Xedea: Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak. Aurrekoa: 1.600.360,00 euro. Aldaketa: 2.000,00 euro. Gaur egungoa: 1.602.360,00 euro.

6. kapitulua.–Xedea: Inbertsio errealak. Aurrekoa: 348.800,00 euro. Aldaketa: 24.000,00 euro. Gaur egungoa: 372.800,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Xedea: Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak. Aurrekoa: 347.920,00 euro. Aldaketa: 2.000,00 euro. Gaur egungoa: 349.920,00 euro.

8. kapitulua.–Xedea: finantza-aktiboak. Aurrekoa: 36.600,00 euro. Aldaketa: 24.000,00 euro. Gaur egungoa: 60.600,00 euro.

Lodosan, 2020ko irailaren 9an.–Alkatea, Pablo Azcona Molinet.

Iragarkiaren kodea: L2010439