214. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Akats zuzenketa, lurzatien desafektazioaren iragarkian

2020ko 204. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 10ean, argitaratu zen herri-lurren desafektazioaren hasiera bateko onespena, haien erabilera lagatzeko eta aldi baterako okupatzeko. Argitalpen hartan akats material bat badela oharturik, zuzendu egiten da.

Honela dioen tokian: “Aipatu espedientea jendaurrean egonen da hamabost eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita”.

Honelaxe behar du: “Aipatu espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita”.

Lekunberrin, 2020ko irailaren 14an.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.

Iragarkiaren kodea: L2010595