214. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAONDOA

Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean

Itzagaondoko Udalak, 2020ko abuztuaren 18an egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen onestea Itzagaondoko udalerriko balorazio txostena berrikusteko proiektua.

Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarritakoarekin.

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan eta Udalaren web-orrian, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Ardatzen, 2020ko irailaren 8an.–Alkatea, Elsa Plano Urdaci.

Iragarkiaren kodea: L2010278