214. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESPRONTZEDA

Herri-larreen aprobetxamendua herritarrei
zuzenean adjudikatzeko eskaera

Esprontzedako Udalak, 2020ko ekainaren 4an egin osoko bilkuran, erabaki zuen Esprontzedako Udalaren herri-larreen errentamendua adjudikatzeko espedienteari hasiera ematea. Adjudikazioak 8 urterako izanen dira. Horregatik, honako hau iragartzen da:

1. 15 eguneko epea irekitzen da, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, finkak aprobetxamendutik kanpo utzi nahi dituzten jabeek hala jakinarazi diezaioten Esprontzedako Udalari, modu frogagarrian jakinarazi ere.

2. 15 eguneko epea irekitzen da herritarrendako zuzeneko adjudikazioan interesa duten herritarrek aprobetxamenduaren eskaera aurkez dezaten, baldintzak betetzen badituzte.

Baldintza-agiria interesdunen eskura egonen da Udalaren Idazkaritzan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Esprontzedan, 2020ko irailaren 9an.–Alkatea, Lizhet Jhoana Cerpa Paredes.

Iragarkiaren kodea: L2010307