214. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

6. aldaketa 2020ko aurrekontuan.
Behin betiko onespena

2020ko 183. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 18koan, aurrekontuan 6/2020 aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aparteko kredituak:

1.3420.6220002. Asiaineko frontoiko sarrera-kontrolaren automatizazioa: 10.000,00 euro.

Gastuen igoera osotara: 10.000,00 euro.

FINANTZAKETA:

1.87000. Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 10.000,00 euro.

Finantzaketa Osotara: 10.000,00 euro.

Aldaketak kapituluka.

GASTUAK:

6. kapitulua: 10.000,00 euro.

Gastuen aurrekontuaren igoera osotara: 10.000,00 euro.

SARRERAK:

8. kapitulua: 10.000,00 euro.

Sarreren aurrekontuaren igoera osotara: 10.000,00 euro.

Oltza Zendean, 2020ko irailaren 10ean.–Alkate udalburua, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2010505