214. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

3/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Berriozarko Udalak, 2020ko irailaren 9an, asteazkenarekin, egindako osoko bilkuran (2020ko abuztuan egitekoa zen osoko bilkura, atzeratu egin baitzen), hasiera batez onetsi zuen 2020ko aurrekontu orokor eta bakarreko 3/2020 aldaketa. (Inbertsioak adinekoentzako zentroan, bizikleten aparkalekuak, Herriko Etxearen eta kulturgunearen energia auditoretza, ekonomia suspertzeko planeko neurriak ezartzen laguntzea).

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz (foru dekretu horrek garatzen du, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Berriozarren, 2020ko irailaren 10ean.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2010577