214. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

2020/4 aurrekontu-aldaketa, aparteko kredituari buruzkoa. Hasierako onespena.

2020ko irailaren 16an osoko bilkurak egindako bileran, besteren artean, honako erabaki hau hartu zuen:

1.–Hasiera batez onestea 2020/4 zenbakiko aurrekontu-aldaketa, aipatu aparteko kredituari dagokiona.

2.–Jendaurrean jartzea espedientea 15 egun balioduneko aldian, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udalaren iragarki-taulan iragarrita, nahi duenak aztertu eta erreklamazioak aurkez ditzan.

3.–Ohartaraztea jendaurreko epealdian erreklamaziorik ez badago, espedientea behin betiko onetsitzat hartuko dela.

Beran, 2020ko irailaren 17an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2010709