214. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

2020ko 6. eta 7. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Artaxoako Udalak, 2020ko irailaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 6. eta 7. aldaketak egitea Udalak 2020ko ekitaldirako onetsitako aurrekontuan.

Aipatu espedientea Udaleko Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarkia aitzinetik paratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan, bizilagunek edo interesa dutenek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluarekin eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin.

Inork erreklamaziorik aurkezten badu, osoko bilkuran erabakiko da horretaz eta aurrekontuaren behin betiko onespenaz.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Artaxoan, 2020ko irailaren 14an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L2010589