214. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Aldaketa 2020ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Arantzako Udalaren Osoko Bilkurak, 2020ko abuztuaren 31ko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Arantzako Udalaren 2020ko plantilla organikoarena eta udalari dagozkion idazkari-kontuhartzailearen osagarriena.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari dagokionez xedatutakoarekin bat, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Arantzan, 2020ko irailaren 8an.–Alkatea, Dabid Iturria Almandoz.

Iragarkiaren kodea: L2010277