212. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONTEAGUDO

Plan ekonomiko-finantzarioa 2020-2021erako. Onespena

Udalak, 2020ko abuztuaren 27an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen onestea Udalaren aurrekontuak berrorekatzeko plan ekonomiko-finantzarioa, 2020/2021 ekitaldiei dagokiena.

Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko 2/2012 Lege Organikoaren 23.4 artikuluan eta Aurrekontu Egonkortasunari buruzko abenduaren 12ko 18/2001 Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen 1463/2007 Errege Dekretuaren 26. artikuluan ezarritakoa bete beharrez, erabakitako onespena jendaurrean egonen da, ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik.

Plan ekonomiko-finantzarioaren kopia bat jendearen eskura dago, Udalbatzak onetsi duenetik, eta hala egonen da harik eta planaren indarraldia bukatu arte.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Monteagudon, 2020ko irailaren 3an.–Alkatea, Mariano Herrero Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L2010155