212. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Soberakin den lurzatiaren zuzeneko besterentzea

Alkatetzak irailaren 10ean emandako 171/2020 Ebazpenaren bidez onartu zen espedientea zuzenean besterentzeko jabe mugakideari Udalaren jabetzako soberakin den lurzatia, ondare-izaerakoa eta 4-80-1-1 katastro-erreferentzia duena.

Finka Berako Udalaren izenean inskribatuta dago Iruñako 5. zenbakiko Jabetza Erregistroan, honako deskribapen honekin: “Hiri-Lurzorua Eltzaurdia Auzoan, Berako jurisdikzioan, hamar metro eta hogeita sei dezimetro karratuko azalerarekin, eta muga egiten du iparraldean eta ekialdean, 4. poligonoko 65. partzela; hegoaldean, 4. poligonoko 187. partzela; eta mendebaldean, Berako Katastroko 4. poligonoko 211. partzela. Katastroko 4. poligonoko 80. partzela osatzen du”. Inskripzioa: 3.567 liburukia, 119. liburua, 15. folioa, Berako 5819 zenbakiko finka, CRU 31014000614860, 1. inskripzioa.

Bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahalko dituzte, hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Jendaurreko epealdian erreklamaziorik ez badago, behin betiko onetsitzat hartuko da espedientea.

Beran, 2020ko irailaren 10ean.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2010535