212. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Soberakin den lurzatiaren zuzeneko besterentzea, 6. poligonoko 97. lurzatia

Alkatetzak irailaren 10ean emandako 169/2020 Ebazpenaren bidez onetsi zen espedientea, Udalaren jabetzako soberakin den lurzatia, ondare-izaerakoa eta 6-97-1-3 katastro-erreferentzia duena, jabe mugakideari zuzenean besterentzeko.

Finka Berako Udalaren izenean inskribatuta dago Iruñeko 5. zenbakiko Jabetza Erregistroan, honako deskribapen honekin: “Hiri-Lurzorua Eltzaurdia Auzoan, Berako jurisdikzioan, hamaika metro eta laurogeita hamar dezimetro karratuko azalerarekin, eta muga egiten du iparraldean 6. poligonoko 1. partzelarekin; hegoaldean eta ekialdean, 6. poligonoko 960. partzelarekin; eta mendebaldean, Berako Katastroko 6. poligonoko 61. partzelarekin. 6. poligonoko 97. partzela osatzen du”. Inskripzioa: 3.567 liburukia, 119. liburua, 16. folioa, Berako 5820 zenbakiko finka, CRU 31014000614877, 1. inskripzioa.

Bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahalko dituzte, hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Jendaurreko epealdian erreklamaziorik ez badago, behin betiko onetsitzat hartuko da espedientea.

Beran, 2020ko irailaren 10ean.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2010534