212. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERASKOAIN

Udal ordenantza, Udal aretoen eta lokalen erabilera arautzen duena. Hasierako onespena

Beraskoaingo Udalak, 2020ko abuztuaren 11ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udal aretoen eta lokalen erabilera arautzen duen ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuarekin.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Beraskoainen, 2019ko irailaren 3an.–Alkate udalburua, José Luis Larrea Cenoz.

Iragarkiaren kodea: L2010208