212. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Xehetasun-azterketa Elbeteko 18. poligonoko 27. lurzatian. Behin betiko onespena

Baztango Udalak, 2020ko abuztuaren 27an egin ohiko osoko bilkuran, 10. puntuan behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa, Elbeteko 18. poligonoko 27. lurzatian, Alejandro Galarregui Alberrok eta Cristina Zabala Ustarizek sustatua. Horren xedea da proposatzea indarrean dagoen araudiak ezarritako lerrokadurak aldatzea.

Argitara ematen da, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72., 74. eta 79. artikuluetan xedatuarekin bat (haren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Baztanen, 2020ko abuztuaren 27an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

ERANSKINA

Xehetasun azterlana (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2010286