212. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Xehetasun-azterketa, Elizondoko 67. poligonoko 85. lurzatian. Behin betiko onespena

Baztango Udalak, 2020ko abuztuaren 27an egin osoko bilkura arruntean, 9. puntuan behin betiko onetsi zuen Elizondoko 67. poligonoko 85. lurzatiari dagokion xehetasun-azterketa, Santiago karrikako 53. zenbakian dagoen eraikinaren kanpoaldetik igogailua egitea xede duena. Sustatzailea Francisco Javier Alzuguren Echeverria da.

Argitara ematen da, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72., 74. eta 79. artikuluetan xedatuarekin bat (haren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Baztanen, 2020ko abuztuaren 27an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

ERANSKINA

Xehetasun azterlana (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2010280