212. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

335/2020 EBAZPENA, abuztuaren 21ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, 2019-2020 ikasturteko Batxilergoko Sari Bereziak esleitzen dituena.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du, eta bertan proposatu Nafarroako Foru Komunitatean 2019-2020 ikasturteari dagozkion Batxilergoko Sari Bereziak eman dakizkiela unibertsitatera sartzeko ebaluazioan kalifikazio onenak lortu dituzten Batxilergoko lau ikasleei; Nafarroako Unibertsitate Publikoak aurkeztutako behin betiko kalifikazioen arabera. Sari berezi horien deialdia ekainaren 17ko 211/2020 Ebazpenaren bidez egin zen.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuaren 8. artikuluak eman dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitatean 2019-2020 ikasturteari dagozkion Batxilergoko sari bereziak ikasle hauei esleitzea:

–Javier Sanz Irisarri, Azkoiengo “Ribera del Arga” BHIkoa.

–María Vallejo Urgel, “Benjamín de Tudela” BHIkoa.

–Amaia Romero de la Maza Iruñeko “San Cernin” ikastetxekoa.

–Maialen García Zurutuza, “Zizur BHIkoa”.

2. Xedatzea ikasle horiek Hezkuntza Departamentuaren aintzatespen ofizial bana jasoko dutela eta Batxilergoko Sari Nazionaletara aurkezteko aukera izanen dutela.

3. Agintzea ikasle horien ikasketa espedientean ager dadila 2019-2020 ikasturteari dagokion Batxilergoko Sari Berezia lortu dutela.

4. Tasei eta Prezio Publikoei buruzko apirilaren 13ko 8/1989 Legearen 25. artikuluko 2. apartatuan ezarritakoari jarraikiz, Batxilergoko Sari Berezia lortzen duten ikasleek ez dituzte ordaindu beharko Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko batean goi mailako ikasketen lehenbiziko kurtsoa egiteko zerbitzu akademikoen prezio publikoak. Saria tasak ordaindu eta gero ematen bazaie, unibertsitateak bi aukera izanen ditu: ikasleari tasen zenbatekoa itzultzea edo, bestela, ikasleak saria lortu ondoren kontzeptu hori dela-eta egin behar duen lehen ordainketatik deskontatzea.

5. Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

6. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Unibertsitateko Zuzendaritza Nagusiari, saritutako ikasleek ikasi duten ikastetxeei eta interesdunei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko abuztuaren 21ean.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

Iragarkiaren kodea: F2010309