210. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

19/2020 EBAZPENA, irailaren 2koa, Garraioen Ikuskapen, Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuko zuzendariak emana, errepideko garraiorako ibilgailu mota zenbaiten gidarien hasierako kualifikazioa frogatzen duen gaitasun profesionalaren agiria lortzeko probak gainditu dituzten izangaien zerrenda onesten duena. Probak 2020ko abuztuaren 14an egin ziren.

Garraioen Ikuskapen, Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuko zuzendariak uztailaren 1ean emandako 16/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen salgai edo bidaiarien errepideko garraiorako ibilgailu mota zenbaiten gidarien hasierako kualifikazioa frogatzen duen gaitasun profesionalaren agiria lortzeko proba batean parte hartzeko, zehazki, 2020. urteko abuztuan Nafarroako Foru Komunitatean egin beharrekoan. Ebazpen hori 2020ko 152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 13koan.

Horretarako izendatutako epaimahaiak 2020ko abuztuaren 14an egindako probak gainditu dituzten izangaien zerrenda aurkeztu du.

Horrenbestez, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 14ko 87/2019 Foru Dekretuaren xedapen gehigarri bakarraren 5. apartatuak eta errepideko garraiorako ibilgailu mota zenbaiten gidarien hasierako kualifikazioa eta etengabeko prestakuntza arautu zituen uztailaren 20ko 1032/2007 Errege Dekretuaren 15. artikuluak ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ebazpen honen eranskinean ageri den izangaien zerrenda onestea. Zerrenda horretan ageri dira errepideko garraiorako ibilgailu mota zenbaiten gidarien hasierako kualifikazioa frogatzen duen gaitasun profesionalaren agiria eskuratu duten izangaiak, 2020ko abuztuaren 14an egindako probak gainditu dituztelako.

2. Garraioen Ikuskapen, Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuko Kudeaketa Atalari agintzea errepideko garraiorako ibilgailu mota zenbaiten gidarien gaitasun profesionalaren agiriak prestatu eta behar diren kualifikazio txartelak egin ditzala.

3. Ebazpen hau Garraioen Ikuskapen, Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuko Kudeaketa Atalari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Garraioetako zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2020ko irailaren 2an.–Garraioen Ikuskapen, Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuko zuzendaria, Santiago Alemán Carrica.

ERANSKINA

Gidarien gaitasun profesionalaren agiria (GPA) lortzeko 2020ko abuztuaren 14an egindako azterketa gainditu dutenen zerrenda

DEITURAK

IZENA

MOTA

AGUADO RUIZ

YOAN

Salgaiak

AMIER BOULENOUAR

HOUCINE

Salgaiak

AYENSA MARTINEZ

JESUS

Salgaiak

AYURE LARROTA

NICOLAS

Salgaiak

AZCONA PEREZ

OIHAN

Salgaiak

AZPIROZ BENGOECHEA

MIGUEL

Salgaiak

BAKET

WYLLIS

Salgaiak

BIANCHI

MOHAMMED SAID

Salgaiak

BRYK

HASSANE

Salgaiak

CISSE CISSE

OUMAR

Salgaiak

CRET

CODRUT ILIE

Salgaiak

DENIZ BETANCOR

LUCAS AARON

Salgaiak

DIALLO

MAMADOU LAMARANA

Salgaiak

GARMENDIA IRIARTE

ARKAITZ

Salgaiak

GIURGI

ADRIAN CLAUDIU

Salgaiak

GUILLIN MEDINA

VICTOR ALEJANDRO

Salgaiak

IRIBARREN GARCIARENA

PATXI

Salgaiak

ITURRALDE AROZAMENA

JOSEBA

Salgaiak

JAUNARENA GOICOECHEA

JUAN IGNACIO

Salgaiak

JAURENA PETRIRENA

ANDER

Salgaiak

KHAM

SHEINKHA

Salgaiak

KIMI USIFOH

ABRA

Salgaiak

LARA VALENZUELA

FRANCISCO JAVIER

Salgaiak

LASTIRI ARAMBARRI

LIHER

Salgaiak

LOPEZ LOPEZ

MARIA CARMEN

Salgaiak

LOPEZ MUENALA

JOSE MIGUEL

Salgaiak

MADRID SOTO

FRANCESC

Salgaiak

MARINOV NIKOLOV

GEORGI

Salgaiak

MATIAS SAINZ

JAVIER

Salgaiak

MEJNOUN

EL HAOJ

Salgaiak

MELERO SANTAMARIA

IÑAKI

Salgaiak

MENDOZA SANCHEZ

CARLOS PAUL

Salgaiak

MOLINA PRIMICIA

JOSE LUIS

Salgaiak

MORENO

GONZALO

Salgaiak

ORDOÑEZ CORDOVA

MANUEL

Salgaiak

OSACAR JIMENEZ

VERONICA

Salgaiak

PEREIRA DE SOUSA

VALDINA

Salgaiak

PEREZ GABARRA

EDUARDO CANDIDO

Salgaiak

PEREZ NEVOT

SERGIO

Salgaiak

SAEZ GRAY

JOSE

Salgaiak

STIHI

OMAR

Salgaiak

TORRICO ORTUÑO

CESAR LEONCIO

Salgaiak

ZAMBRANO BASURTO

CARLOS JAVIER

Salgaiak

ZUBITUR VILLABONA

JUAN MARIA

Salgaiak

DE MACEDO VIEIRA

WESLEY

Salgaiak (promozioa)

SAVU

VALENTIN

Salgaiak (promozioa)

VISLOBODSCHI

NATALIA

Bidaiariak

Iragarkiaren kodea: F2010239