210. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 17a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

251/2020 prozedura. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea

Fabiola Llorente Llorente, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: idazkaritza honetan honako administrazioarekiko auzi-errekurtso hau aurkeztu dela, eta, erregistratu eta tramitera onartu ondoren, erreferentzia hau eman zaiola: 251/2020 prozedura arrunta. Errekurtsoa Mendi-ingeniarien Elkargo Ofizialak jarri du, Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 8ko 37/2020 Foru Aginduaren aurka (2020ko 84. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 23koa), foru agindu horren 5. artikuluan aipatzen den I. eranskinean mendi-ingeniarien titulazioa ez agertzeagatik. Foru agindu horren bidez, Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuekin irakasle lanpostuetan aritu nahi duten izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onetsi ziren.

Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, honako hau egin eta sinatzen dut, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 47.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Iruñean, 2020ko abuztuaren 31n.–Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako Justizia Administrazioaren letradua, Fabiola Llorente Llorente.

Iragarkiaren kodea: J2009974