210. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 17a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2019-A-126

Francisco Javier Aranaz Jimenezek honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Ur-ibilgua: Zidakos ibaia.

Hargunearen udalerria: Barasoain (Nafarroa).

Hargunearen tokia: UTM ETRS89 (611017, 4718605), proiekzio-eremua: 30.

Erabileraren xedea: ureztatzea.

Erabileraren tokia: Barasoaingo 1. poligonoko 71. lurzatia (Nafarroa).

Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean (l/s): 0,001.

Gehieneko bolumena urtean: 16,25 m³.

Aprobetxamenduaren xedea da ura zuzenean hartzea Zidakos ibaitik, eskuinaldetik, motoponpa mugikor baten bidez, 1 l/s-ko uneko gehieneko emaria. Motoponpak 35 mm-ko hodi baten bidez bulkatuko du ura ureztatu beharreko lurzatiraino. Barneko erregulazioa izanen du 2250 litroko biltegi batekin. Ura urtarriletik irailera bitarte hartuko da, 0,25 hektareako olibadia ureztatzeko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan. Horretarako, hitzordua eskatu beharko da aldez aurretik 976 711 000 telefonoan edo informacionalciudadano@chebro.es helbide elektronikoan.

Zaragozan, 2020ko uztailaren 30ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2010121