210. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URRITZOLA-GALAIN

Desafektazioa, 7. poligonoko 222. lurzatiaren zati batena. Hasierako onespena

ERABAKIA:

Lehenbizikoa.–Hasiera batez onestea Urritzola-Galaingo 7. poligonoko 222. lurzatian dagoen finka bateko zati baten desafektazioa, 1.200 m² dituena, ondoren zuzenean lagatzeko, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 139. eta 140. artikuluekin eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 142., 143. eta 149. artikuluetan oinarrituz.

Bigarrena.–Erabaki hori jendaurrean jartzea Kontzejuaren iragarki-taulan, hilabeterako, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, interesdunek egoki juzgatzen dituzten alegazioak egin ditzaten.

Hirugarrena.–Erabileraren lagapena arautuko duen administrazio baldintzen agiria onestea.

Urritzola-Galainen, 2020ko abuztuaren 25ean.–Kontzejuko burua, Iñaki Ezcurra Osacar.

Iragarkiaren kodea: L2010219