210. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTAKARA

Udal ordenantza, Autokarabanak gelditu eta aparkatzea arautzen duena. Hasierako onespena

Santakarako Udalak, 2020ko irailaren 1ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Santakaran autokarabanak gelditu eta aparkatzea arautzen duen udal ordenantza.

Onetsitako ordenantza Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin.

Jendaurrean egoteko epea iraganik inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu ez badu, hasiera batez onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta behin betiko testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Santakaran, 2020ko irailaren 2an.–Alkatea, Jesús Luis Caparroso Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L2010103