210. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SALDIAS

Kalifikazio juridikoa aldatzea Arkolatz alderdian. Hasierako onespena

Saldiasko Udalak, 2020ko irailaren 4an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1.–Hasiera batez onestea kalifikazio juridikoa aldatzea herri-lurretako azalera bati, Arkolatz parajean bide bat egiteko beharrezkoa dena, 1. poligonoko 92. lurzatian, 202 metroko luzera duena. Azalera hori Saldiasko Udalaren jabari publikoko ondasuntzat hartuko da.

Aipatu lursailek ez dute galdu Saldiasko Udalaren titulartasuna, baina jabari publikoko ondasun bihurtu dira (bide publikoa).

2.–Kalifikazio juridikoa aldatzeko espedientea jendaurrean jartzea hilabeterako, Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarrita. Epe horretan egokitzat jotzen diren alegazioak aurkeztu ahalko dira.

Jendaurreko epea haren kontrako inolako erreklamaziorik edo oharrik aurkeztu gabe iragaten bada, higiezinaren kalifikazio juridikoa aldatzeko espedientea behin betiko onetsita dagoela ulertuko da.

Saldiasen, 2020ko irailaren 7an.–Alkatea, Jacinto Domínguez San Nazario.

Iragarkiaren kodea: L2010234