210. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Dirulaguntzetarako deialdia, norgehiagoko araubidean, 2020an kultur jarduerak egiteko. Laburpena

Dirulaguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identifikazioa): 523155.

Deialdiaren xedea: arautzea pertsona fisiko zein juridikoei dirulaguntzak emateko araubidea, Iruñean, 2020ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarte kultura eta artea hedatzeko edozein adierazpen-motatako jarduerak antolatzea eta/edo egitea bultza dezaten. Bereziki honako hauei zuzentzen zaie- Arte eszenikoen jaialdiak, errezitaldiak, zikloak, topaketak eta lehiaketak- Musika-zikloak eta –topaketak– Lantegiak. Jaialdiak eta hitzaldi-zikloak, ikus-entzunezko proiekzioak eta zineforumak. Liburuak, irakurketa eta literatura sustatzeko jarduerak, espezialitate eta euskarri guztietan, eta kultur zein arte izaera duen beste edozein jarduera. Deialdiaren helburua: Iruñean kultur edota arte jarduerak egitea eta haien programazioa bultzatzea, udal-erakundeek hirian antolatzen dituztenen osagarri edo horiek ordezteko, hartara lagunduta herritarren bizi-kalitateak hobera egin dezan. Salbuespenez, eta COVID-19ak eragindako osasun-krisia kontuan harturik, 2020ko deialdi honetan aipatu kultur adierazpenen programazioak sustatzeko ekimenaren barruko gastuak onartuko dira nahiz eta jardueraren bat alarma-egoerarengatik edo osasun-krisiaren ondorioengatik azkenik ez gauzatu.

Iruñean, 2020ko irailaren 8an.–Kultura eta Berdintasuneko Zinegotzi Ordezkaria, María Garcia-Barberena Unzu.

Iragarkiaren kodea: L2010522