210. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deialdia, irabazi-asmorik gabeko entitateei zuzendutakoa, 2020. urtean 40.000 eurotik gorako aurrekontua duten urteko proiektu artistikoak egin ditzaten. Laburpena

Dirulaguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identifikazioa): 523166.

Deialdiaren xedea: arautzea pertsona juridikoei dirulaguntzak emateko araubidea, Iruñean, 2020ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarte kultura eta artea hedatzeko edozein adierazpen-motatako jarduerak antolatzea eta egitea bultza dezaten. Proiektuaren aurrekontuak 40.000 eurotik gora jo beharko du. Bereziki honako hauei zuzentzen zaie- Arte eszenikoen jaialdiak, errezitaldiak, zikloak, topaketak eta/edo lehiaketak. Musika-zikloak eta -topaketak. Lantegiak. Jaialdiak eta hitzaldi-zikloak, ikus-entzunezko proiekzioak eta zineforumak. Liburuak, irakurketa eta literatura sustatzeko jarduerak, espezialitate eta euskarri guztietan, eta kultur zein arte izaera duen beste edozein jarduera.

Deialdiaren helburua: Iruñean kultur eta arte jarduerak egitea eta haien programazioa bultzatzea, udal-erakundeek hirian antolatzen dituztenen osagarri edo horiek ordezteko, hartara lagunduta herritarren bizi-kalitateak hobera egin dezan.

Salbuespenez, eta COVID-19ak eragindako osasun-krisia kontuan harturik, aipatu kultur adierazpenen programazioak sustatzeko ekimenaren barruko gastuak onartuko dira 2020ko deialdian, nahiz eta jardueraren bat alarma-egoerarengatik edo osasun-krisiaren ondorioengatik azkenik ez gauzatu.

Iruñean, 2020ko irailaren 9an.–Kultura eta Berdintasuneko zinegotzi ordezkaria, María Garcia-Barberena Unzu.

Iragarkiaren kodea: L2010521