210. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deialdia, turismo arloko elkarteei laguntzak emateko, Iruñean turismoa dinamizatzeko ekitaldi edo proposamenak antola ditzaten. Laburpena

Diru-laguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identifikazioa): 522514.

Deialdi honen xedea da dirulaguntzak ematea 2019ko urriaren 1etik 2020ko irailaren 30era bitarte (biak barne) Iruñean turismoa dinamizatzeko eta hiria sustatzeko ekitaldi edo proposamenak antolatzen dituzten turismoaren arloko elkarteei. 2019. urtean hasitako jardueren kasuan, ezin izanen dute laguntza hau jaso Udal honek argitaraturiko aurreko deialdian dirulaguntza jaso zutenek edo jarduera horretarako laguntza eskatu eta egiteari uko egin ziotenek laguntza emateko ebazpena eman ondoren.

Iruñean, 2020ko irailaren 10ean.–Gobernu Estrategiko, Merkataritza eta Turismoko zinegotzi ordezkaria, Ana Elizalde Urmeneta.

Iragarkiaren kodea: L2010520