210. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OBANOS

Ekonomia eta finantza plana 2020 eta 2021erako. Jendaurrean jartzea

Obanosko Udalak, 2020ko abuztuaren 25ean egin osoko bilkuran, ekonomia eta finantza plana onetsi zuen. Haren helburua da Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko 2/2012 Lege Organikoan ezarritako gastu-araua betetzea 2020ko eta 2021eko ekitaldietan, ez baitzen bete 2019ko ekitaldian.

Aurrekontu-egonkortasunari eta Finantza-jasangarritasunari buruzko 2/2012 Lege Organikoaren 23.4 artikuluan eta Aurrekontu-egonkortasunari buruzko abenduaren 12ko 18/2001 Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 2ko 1463/2007 Errege Dekretuaren 26. artikuluan ezarritakoa bete beharrez, erabakitako onespena jendaurrean jartzen da, ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik.

Ekonomia eta finantza planaren kopia bat jendearen eskura dago Obanosko Udalaren egoitza elektronikoaren gardentasun atarian, Udalbatzak onetsi duenetik, eta hala egonen da harik eta planaren indarraldia bukatu arte. Esteka honen bidez eskura daiteke:

https://obanos.sedelectronica.es/?x=1KnstawlxfUwQy-qt5iuHw

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Obanosen, 2020ko abuztuaren 26an.–Alkatea, Aranzazu Hernandez Lacalle.

Iragarkiaren kodea: L2009806