210. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Arau Subsidiarioen ordenantzetako 6. artikuluaren aldaketa. Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, 2020ko abuztuaren 27an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea hirigintzako araudiaren aldaketa xehatua, ordenantzetako 6. artikulua ukitzen duena, Ollokiko AR-1eko UE-1 unitateari dagokionez. Aldaketa Coral Homes SLUk sustatu du.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, aitzinetik iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazio edo oharrak egin ditzaten.

Esteribarren, 2020ko irailaren 7an.–Alkatea, M.ª Matilde Añón Beamonte.

Iragarkiaren kodea: L2010230