210. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERGOIENA

3/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Ergoienako Udalak, 2020ko irailaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2020ko ekitaldiko aurrekontua aldatzen duen 3/2020 espedientea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Ergoienan, 2020ko irailaren 10ean.–Alkatea, Emeterio Senar Elso.

Iragarkiaren kodea: L2010491