210. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

Interesdunak epatzea, Udal Plan Orokorra idazteko kontratuaren xedea aldatzeagatik ordainsarien igoera ezesteari buruzko gora jotzeko errekurtsoan

Honako honen bidez aditzera ematen da José Ignacio Arribas Echevestek 20-00565 gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu duela Nafarroako Administrazio Auzitegian, Udal Plan Orokorra idazteko kontratuaren xedea aldatzeagatik ordainsarien igoera ezesteari buruzkoa.

Hori dela eta, interesdunak epatzen dira, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen (Iturrama kalea 10 –sarrera Eskirotz kalean–, 31007 Iruña), hamar egun balioduneko epean, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Cortesen, 2020ko irailaren 7an.–Alkatea, Fernando Sierra Estoduto.

Iragarkiaren kodea: L2010275