210. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Deialdia, 2019an eta 2020an enplegua eta autoenplegua sustatzeko kontratazioetarako dirulaguntzena. Laburpena

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsultatu daiteke. (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/523193). DDBN (Identifikazioa): 523193.

Beriaingo Udalak 2019ko urriaren 3an egin osoko bilkuran onetsia.

Lehena.–Onuradunak:

Beriainen egoitza duten enpresak izan daitezke laguntzen onuradun, kontratatzen dituzten langabeak Nafarroako Enplegu Zerbitzuko enplegu agentzietan inskribaturik badaude, Beriaingo udalerrian erroldaturik badaude gutxienez ere 2 urte lehenagotik eta oinarri hauetan ezarritako beharkizun eta baldintzak betetzen badituzte.

Onuradun izan daitezke, halaber, autoenpleguko proiektu bati ekiten dioten pertsona fisikoak, horiek ere Beriaingo udalerrian erroldaturik badaude gutxienez ere 2 urte lehenagotik eta oinarri hauetan ezarritako beharkizun eta baldintzak betetzen badituzte.

Bigarrena.–Xedea:

Pizgarriak ezartzea kontratazioa sustatzeko eta enplegu egonkortzeko.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:

http://www.beriain.es/ayudas-para-el-fomento-de-la-contratacion-y-de-la-actividad-economica-en-beriain-2019-2020/

Laugarrena.–Zenbatekoa:

1. Honako dirulaguntza hauek emanen dira, lanaldia osoa bada:

  • 2.400 euro, 7. oinarriko a) apartatuan aurreikusitako kontratu bakoitzeko. Autoenpleguko proiektu bati ekin diotenei ere kopuru bera emanen zaie.
  • 1.800 euro, 7. oinarriko b) apartatuan aurreikusitako kontratu bakoitzeko.
  • 900 euro, 7. oinarriko b) apartatuan aurreikusitako kontratu bakoitzeko, gutxienez sei hilabeteko iraupena badu.
  • Kontratu horiek mugagabe bilakatzen badira, dirulaguntza igoko da, 2.400 euro bitarte.
  • 750 euro, 7. oinarriko c) apartatuan aurreikusitako kontratu bakoitzeko.
  • 500 euro, prestakuntzarako kontratu edo praktiketako kontratu bakoitzeko.

2. Lanaldi partzialeko kontratuetan, baldin lanaldi osoko langile konparagarri baten lanaldiaren % 50 irauten badute gutxienez, eta aldizkako kontratu finkoetan, pizgarriak proportzionalki kalkulatuko dira benetako lan denboraren arabera.

Aurrekontuko partida handitu daiteke, eskaera guztiei erantzun arte.

Eskaerak aurkezteko epea: hilabetekoa, laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik edo kontratazio egunetik, baldin hori gerokoa bada.

Azken eguna: 2020ko abenduaren 31.

Beriainen, 2020ko irailaren 10ean.–Alkate udalburua, José Manuel Menéndez González.

Iragarkiaren kodea: L2010519