210. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Bat etorriz 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluarekin eta harekin bat heldu direnekin (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua), eta udal-mugartetik kanpora izanen naizenez,

EBAZTEN DUT:

1.–Alkatetzari dagozkion eskudantziak Aritz Ayesa Blanco zinegotziaren esku uztea, 2020ko irailaren 7tik 13ra arte, biak barne.

2.–Honen berri ematea Udalbatzari lehen osoko bilkuran eta dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3.–Ebazpen hau Aritz Ayesa Blancori jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Antsoainen, 2020ko irailaren 4an.–Alkate udalburua, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2010210