210. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ALESBES

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatu izateko bi lanpostu betetzeko. Izendapena

2019ko 248. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 19an, zerbitzu anitzetako enplegatu izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdia. Hautaproben epaimahaiak egindako proposamenarekin bat, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onetsi zuen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan xedatutakoa bete beharrez, Alkatetzaren 2020ko irailaren 8ko ebazpenaren bidez Iñaki García Díaz eta Asier Caspe Calderón izendatu dira zerbitzu anitzetako enplegatu izateko, D mailakoak eta lan-araubidekoak biak ere, beraiek baitira oposizio-lehiaketan puntu gehien lortu dituzten izangaiak.

Alesbesen, 2020ko irailaren 8an.–Alkatea, M.ª Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L2010269