210. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

OLTZA ZENDEA

Deialdia, zerbitzu anitzetako/lorezaintzako enplegatu izateko bi lanpostu lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko Oltza Zendeako Udalean

Gobernu Batzarrak 2020ko abuztuaren 27an erabakita onetsi zen deialdia zerbitzu anitzetako/lorezaintzako enplegatu izateko bi lanpostu lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko.

Lekualdatze lehiaketa hori ondoko arauei jarraikiz gauzatuko da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua aplikatzeko aginduak, hura garatu eta betearazteko asmoz lanpostuak betetzeari buruzko azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsiriko Erregelamendua, eta aplikatu beharreko gainerako araudia.

Oltza Zendean, 2020ko abuztuaren 27an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

DEIALDIA, ZERBITZU ANITZETAKO/LOREZAINTZAKO ENPLEGATU IZATEKO BI LANPOSTU LEKUALDATZE-LEHIAKETAREN BIDEZ BETETZEKO OLTZA ZENDEAKO UDALEAN

Oinarriak

1.–Xedea.

Deialdi honen xedea da zerbitzu anitzetako/lorezaintzako bi lanpostu huts betetzea, lekualdatze-lehiaketa bereziaren bidez, Oltza Zendeako Udalaren zerbitzura jarduteko lan-araubide finkoan eta lanaldi osoz.

Lanpostuari dagozkion eginkizunak deialdiaren kategoriarako egokiak izanen dira, eta kategoria horietan sartuko dira zerbitzu anitzen eta lorezaintzaren arloari dagozkion zereginak, udal honetan 2019ko apirilaren 2an onetsitako lanpostuen deskribapenarekin bat etorriz. Halaber, Alkatetzak nahiz organo delegatuek agintzen dieten beste edozein zereginetarako zerbitzuak eman beharko dituzte; betiere, bere eskumen, maila eta kategoriaren barrenean.

2.–Aplikatu beharreko araudia.

Honako arau hauek beteko dira lekualdatze-lehiaketa honetan: abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina; azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren 10. artikulua (foru lege horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan lanpostuak betetzeko Erregelamendua); eta aplikatzekoak diren gainerako arauak eta jarraian adierazten diren oinarriak.

3.–Lanpostu hutsen kopurua handitzea.

Deialdi honetako lanpostuak gero osatzen ahalko dira kalifikazio epaimahaiak deialdia egin duen organoari helarazten dionean lehiakideen zerrenda, lortutako puntuazioaren araberako hurrenkeran.

4.–Baldintzak.

Indarreko araudian xedatuaren arabera, deialdi honetan parte hartu ahal izateko bete behar dira ondoko betebeharrak, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean eta izendapenaren egunetik esleitutako lanpostuaz jabetu arte:

a) Oltza Zendeako Udaleko edo haren erakunde autonomoetako langile finkoa izatea (funtzionario nahiz lan-kontratudun finkoa), dela jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian.

b) Egotea D maila edo taldean, DBHko graduatua, eskola graduatua, erdi-mailako Lanbide Heziketa edo baliokidea izatea eskatzen den lanpostuan.

Orobat, deialdian parte hartzen ahalko dute, baldin baldintzak betetzen badituzte, lanpostu erreserbarik gabe borondatezko eszedentzian daudenek, edo nahitaezko eszedentzian daudenek, baldin administrazio egoeran gutxienez ere urtebetez egon badira: gisa horretara jardunera itzuliko dira, lanpostu baten behin betiko esleipena lorturik.

Lehiaketa honetan parte hartzeak ez du inola ere ekarriko parte hartu aurretik lehiatzaileek zuten araubide juridikoa aldatzea.

5.–Ordainsariak.

Lekualdatzen diren langileek jasoko dituzte indarreko xedapenek esleitzen dizkieten ordainsariak eta Udalaren plantilla organikoan ezarritakoak.

6.–Eskabideak aurkezteko epea eta tokia.

6.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Oltza Zendeako Udaleko erregistroan aurkeztu beharko dira (Angulo kaleko 2a, Ororbia, 31171, Nafarroa), 9:30etik 14:30era, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako edozein baliabideren bidez, 15 egun naturaleko epean, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Halaber, parte hartzeko eskabidea telematikoki aurkezten ahalko da, Oltza Zendeako Udalaren Erregistro Elektroniko Orokorrean. Erregistro hori Oltza Zendeako Udalaren egoitza elektronikoan dago (https://ayuntamientoolza.sedelectronica.es/info.0). Kasu horretan, parte hartzeko berariazko eskaera eta beharrezkoak diren gainerako agiriak aurkezteko, Erregistro Elektroniko Orokorrean artxiboak eransteko ezarrita dauden formatuetatik edozein erabil daiteke. Eskabidea aurkezten bada 39/2015 Legean ezarritako beste erregistroren batean, eta eskabideak aurkezteko ezarritako epearen barnean, cendea@ayuntamientoolza.com helbide elektronikora igorriko da deialdian parte hartzeko eskabidea, adieraziz zer erregistrotan aurkeztu den dokumentazio osagarria. Baldin eskabidea aurkezten bada posta bulego batean, aurkeztu beharko da gutun-azal ireki batean, postako langileek eskabideari data eta zigilua jar diezazkioten, ziurtatu aurretik. Eskabideak I. eranskineko ereduari jarraikiz aurkeztuko dira.

Eskabideak lotuko zaizkio deialdi honetan argitaratutako ereduari, eta haietan izangaiek adierazi beharko dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko jarritako epea amaitzen den egunean.

Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

6.2. Eskabidearekin batera, aurkeztuko dira alegatzen diren merezimendu guztien frogagiri egiaztatuak (betiere deialdi honetan ezarritako baremoaren arabera), salbu Oltza Zendeako Udalean egindako zerbitzuen frogagiriak, horiek zuzenean igorriko baitizkio epaimahaiari deialdia egin duen organoak.

7.–Onartuen behin-behineko zerrenda eta erreklamazioak.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Oltza Zendeako alkateak ebazpen bat emanen du, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila. Orobat, ohartaraziko du hurrengo bost egun naturaleko epean baztertuek erreklamazioak egin ditzaketela eta, akatsik baldin bada, haiek zuzendu.

Ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, Oltza Zendeako alkateak ebazpena emanen du adierazteko lehiaketa hutsik gelditu dela. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko.

Erreklamazioak egiteko epea amaitu eta horiek ebatzirik, alkateak onartuen behin betiko zerrenda onetsiko du, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

8.–Epaimahaiko kideak.

Lehiaketa kalifikatuko duen epaimahaia osatuko dute honako hauek:

1.–Mahaiburua: Moisés Garjón Villanueva, Oltza Zendeako Udaleko alkatea.

–Ordezkoa: Fernando Hugalde Olagüe, Oltza Zendeako Udaleko zinegotzia.

2.–Epaimahaikide-idazkaria: Jon Ander Mendinueta Ochotorena, Oltza Zendeako Udaleko idazkaria.

–Ordezkoa: Natalia Rodriguez Aguado, Berriozarko Udaleko idazkaria.

3.–Mahaikidea: Iker Ariznabarreta Bergaretxe, Oltza Zendeako Udaleko Zerbitzu anitzetako albienteen koordinatzailea (Oltza Zendeako Udaleko langileen ordezkariak izendatua).

–Ordezkoa: Nerea Martínez Narbaiz, Oltza Zendeako Udaleko Zerbitzu anitzetako albiente enplegatua (Oltza Zendeako Udaleko langileen ordezkariak izendatua).

Epaimahaia eratu beharko da onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu ondoko bost egunean.

Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak aplikatzeko moduaz sortzen diren arazo guztiak.

Administrazio prozeduraren arauetan abstentziorako ezarritako arrazoiren bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta hori jakinarazi deialdia egin duen organoari. Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

Epaimahaiak aholkulari espezialistak biltzen ahal ditu lanpostuaren edukiari eta eginkizunei buruzko proba praktikorako. Aholkulari horiek beren espezialitatean baizik ez dira ariko, eta horretan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

9.–Merezimenduen kalifikazioa.

Epaimahaiak izangaien merezimenduak baloratuko ditu honako baremo honen arabera:

a) Administrazio Publikoetan emandako zerbitzuak: 30 puntu gehienez.

b) Prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta beste merezimendu batzuk: 10 puntu gehienez.

Epaimahaiak II. eranskineko baremoaren arabera kalifikatuko eta puntuatuko ditu izangai bakoitzak aurreko bi atalei dagokienez alegatutako eta frogatutako merezimenduak.

Deialdiko 5.b) oinarrian agindutakoaren arabera, merezimendu guztiak agiri bidez alegatuko eta frogatuko ditu izangai bakoitzak, aurkezten duenean lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea, eta horretarako jatorrizko agiriak edo kopia egiaztatuak erabiliko ditu. Salbuespen bakarra izanen dira Oltza Zendeako Udalean emandako zerbitzuak, organo deitzaileak epaimahaiari zuzenean igorriko baitizkio frogagiriak.

Epaimahaiak ezin izanen du inola ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du puntuazio altuagorik eman atal bakoitzean adierazitako gehieneko puntuazioa baino.

Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu, lehiatzaileek alegatutako eta frogatutako merezimenduez.

Lehiaketako elementu guztiak baloratu ondoren, epaimahaiak Oltza Zendeako Udaleko iragarki-taulan paratuko ditu parte-hartzaileen puntuazioak, eta bost eguneko epea emanen du, interesdunek, balorazio horri buruz, alega dezaten beren eskubidearen arabera komeni zaiena.

Guztirako puntuazioan berdinketarik gertatuz gero, administrazio publikoetan antzinatasun handiena dutenen alde eginen da. Hala ere berdinduta segitzen badute, lehiatzaile zaharrenari emanen zaio lehentasuna.

10.–Izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren araberakoa.

Behin aurkeztutako erreklamazioak ebatzi ondoan, epaimahaiak parte-hartzaile guztien behin betiko puntuazioak emanen ditu argitara Oltza Zendeako Udaleko iragarki-taulan, eta Oltza Zendeako Udaleko alkate udalburuari igorriko dio lehiatzaileen zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenaturik, espediente osoarekin batera, behar den ebazpena eman dezan hasieran deitutako lanpostuen kopurua handitzeari dagokionez.

Aurreko paragrafoan aipatutako ebazpenaren jakinarazpena jaso ondoren, epaimahaiak proposamena eginen dio deialdia egin duen organoari, eskatzen den gutxieneko puntuazioa gainditu duten izangaiak izendatzeko, hain zuzen ere deitutako lanpostu kopurua betetzeko adina, barnean direla aurreko paragrafoan aipatutako handitzearen ondoriozkoak, halakorik bada.

11.–Esleipena eta lanpostuaz jabetzea.

Alkateak, ebazpen baten bidez, dagozkien lanpostuak esleituko dizkie lehiatzaileei, eta aginduko du esleipen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

Esleipen hartzaile diren lehiatzaileek esleipenari buruzko ebazpena jakinarazi eta hamar egun naturaleko epean jabetu beharko dute lanpostuaz, non eta deialdia egin duen organoak jabetza hartzeko beste data bat ezartzen ez duen ebazpen horretan.

12.–Aurkeztutako dokumentazioa.

Izangaiek, baldin eta erreklamaziorik edo errekurtsorik jartzen ez bada, aurkeztu dituzten agiriak berreskuratzen ahalko dituzte hala eskatu ondotik. Agiriak berreskuratzeko eskaera hiru hilabeteko epean aurkezten ahalko da. Epe hori hasiko da esleipenaren ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hiru hilabetera.

Baldin aurreko atalean ezarritako epea bukatzen bada agiriak eraman gabe, ulertuko da izangaiak agiriak berreskuratzeari uko egin diola, eta, beraz, horretarako eskubidea galduko du eta agiriak suntsitu eginen dira.

Erreklamazio edo errekurtsoren bat aurkezten baldin bada, aurkeztutako agiriak gorde eginen dira, ikuskatu eta aztertzeko. Agiriak berreskuratzen ahalko dira erreklamazioaren edo errekurtsoaren tramitazioak horretarako aukera ematen duenean.

13.–Datuen babesa.

2016/679 (EB) Erregelamenduaren (DBEO) 13. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, izangaiei ondokoa jakinarazten zaie:

Oltza Zendeako Udala da izangaiek emandako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna.

Datuen tratamenduaren xedea da langileak hautatzea eta deialdiko lanpostua betetzea.

Oinarri juridikoa honako hau da: DBEOren 6.1.b) artikulua, kontratu bat gauzatzeko behar den tratamendua, interesduna kontratu horren parte bat denean, edo berak eskatuta, kontratu aurreko neurriak aplikatzeko beharrezkoa dena, eta DBEOren 6.1.c) artikulua, tratamenduaren arduradunari aplikagarri zaion legezko betebehar bat betetzeko behar den tratamendua.

Datuak zein xedetarako bildu diren, halako xedea lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta deialdiaren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehaztu ahal izateko ere. Artxiboen eta dokumentazioaren gaineko araudian ezarritakoa aplikatuko da (Nafarroako Toki Entitateen agiriak ebaluatu eta ezabatzeko jarraibideak).

Datuen komunikazioa eginen da legeak ezarritako kasuetan (5/2015 LED, urriaren 30ekoa), gardentasunaren atarian argitaratzea barne, 5/2018 Foru Legearen 19.2.f artikuluarekin bat etorriz.

Titularrek eskubidea izanen dute datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, deuseztatzeko, tratamendua mugatzeko, kontra egiteko eta datuak eramateko, udal bulegoetara joz edo webgunearen bitartez. Azken horretan informazio gehiago dago eskura (https://ayuntamientoolza.sedelectronica.es/info.0).

Datuak Babesteko Ordezkariarekin ere jar daitezke harremanetan, dpd@ayuntamientoolza.com helbidean, eta erreklamazioa aurkez dezakete Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan (aepd.es), uste badute datuen tratamendua ez datorrela bat indarrean den araudiarekin.

14.–Errekurtsoak.

Deialdi honen, bere oinarrien edo berau aplikatzeko egintzen aurka, aukeran, honako errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatuaren arabera, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, epaimahaia izendatu duen udal organo dei-egileari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan ezarritakoarekin bat.

I. ERANSKINA

Eskabidea (PDFa).

II. ERANSKINA

Merezimenduak baloratzeko baremoa

a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak (30 puntu gehienez).

1. Edozein administrazio publikotan egindako zerbitzuak, deialdian eskatzen den maila/talde eta titulazioko lanpostuan: urte bakoitzeko 1,50 puntu.

2. Edozein administrazio publikotan egindako zerbitzuak, aurrekoak ez bezalako lanpostuetan: urte bakoitzeko 0,40 puntu.

b) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa eta beste merezimendu batzuk: 10 puntu gehienez ere.

1. Administrazio publikoek, erakundeek edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako prestakuntza ekintzetan parte hartzea: 0,10 puntu emanen dira ordu bakoitzeko edo kreditu akademikoan baliokidea den ordu bakoitzeko (kreditu akademiko 1 = 10 eskola-ordu), eta gehienez ere 8 puntu.

2. Euskararen balorazioa (gehienez ere 2 puntu).

Euskara jakitea baloratuko da, baremo honen arabera:

a) Europako Erreferentzia Esparruak finkatu euskarazko A1 mailari dagokion ziurtagiri edo titulu ofiziala izateagatik: 0,5 puntu.

b) Europako Erreferentzia Esparruak finkatu euskarazko A2 mailari dagokion ziurtagiri edo titulu ofiziala izateagatik: 1,00 puntu.

c) Europako Erreferentzia Esparruak finkatu euskarazko B1 mailari dagokion ziurtagiri edo titulu ofiziala izateagatik: 2,00 puntu.

Oharrak:

a) apartatua:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen da.

2. Lanaldi partzialean egindako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.

3. Deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.

4. Beste zerbitzu batzuekin aldi berean emandako zerbitzuen kasuan, puntuaziorik altuena dutenak bakarrik baloratuko dira.

5. Langile funtzionarioa edo lan-kontratu finkoduna zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon bada, edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan aritu bada, aldi horietako zerbitzuak kontatzeari dagokionez, egoera horietan sartzean zeukan lanpostuan egin izan balitu bezala kontatuko dira.

6. Honako a) apartatu honi dagokion puntuazioa gehienez ere 30 puntukoa izanen da.

b) apartatua:

b.1):

1. Baloratu beharreko prestakuntza-ekintzen ondoriozko eskola-orduen zatikiak ez dira puntuatuko ez hainbanatuko.

2. Eskola-orduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei ordu bateko balorazioa emanen zaie.

3. Ikasturte akademiko bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 12 kredituren balorazioa emanen zaie; hau da, 120 ordukoa.

4. Erakunde antolatzaileari buruzko betebeharrak betetzen ez badituzte ere, Administrazioak agindurik edo oniritzirik eginak diren prestakuntza ekintzetan parte hartzea puntuazio berarekin baloratuko da. Horien artean espresuki sartuko dira sindikatuek administrazio publikoetako etengabeko prestakuntzarako itunen barruan antolatutakoak.

5. Ez dira atal honetan baloratuko titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak, hala unibertsitatekoak nola unibertsitatekoak ez direnak.

6. Atal honetan, merezimenduak baloratuko dira soilik baldin zuzeneko zerikusirik badute deialdiko lanpostuarekin.

7. Gehienez ere 8 puntukoa izanen da b.1) apartatuaren puntuazioa.

b.2):

1. Titulu edo ziurtagiri bat baino gehiago aurkeztuz gero, epaimahaiak maila gorena duena baizik ez du baloratuko.

2. Euskararen ezagutza agiri bidez frogatu ez dutenei, eta eskabidean horrela eskatu dutenei dei eginen zaie proba egin dezaten, hizkuntza maila frogatzeko. Izangaiak titulazioa aurkezteko aukera edo proba egiteko eskaera eginen du eskabidean, baina ezin ditu bi aukerak hautatu.

3. Euskarazko berariazko probarako deia jaso eta behin betiko zerrendak argitaratu ondoren eta euskara probak hasi baino lehen, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren A1, A2, B1 mailei dagokien euskara titulua edo egiaztagiria dutela frogatzen duten izangaiak euskara proba egitetik salbu geldituko dira. Ohartuz gero aurkezten den titulua ez dela maila horietako bakar baten baliokidea, interesdunari jakinaraziko zaio euskarazko berariazko proba egin beharra duela.

4. Tituluak eta ziurtagiriak Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan ezarritako mailen arabera baloratuko dira. Maila horiek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean jasotzen dira, horren bidez ezarri baitziren euskararen eta Europar Batasuneko hizkuntzen jakite maila egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliokidetzak, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera (2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa).

5. Gehienez ere 2 puntukoa izanen da b.2) apartatuaren puntuazioa.

Iragarkiaren kodea: L2009956